sábado, 4 de junio de 2011

Transmarikabollo Manifestua (euskal)


1. Edozein motatako sexismoari, homofobiari, lesbofobiari, bioibiari eta transfobiari gogor ekiten diogu, bai arlo instituzionalean, lanean, hezkuntzan, kartzeletan eta komisaritzetan, bai maila nazional eta internazionalean, gaur egungo testuinguru sozioekonomikoan indarkeria transmarikabollobifobikoa desagertzeaz urrun baitago, oraindik bertan dugulako, izkutuan ala agerian, gizarte-maila guztietan eta munduko herri gehienetan.
2. Transexualitatea gaixotasun eskuliburuetatik (DSM-V y CIE-11) hurrengo eguneratzean desagertzea proposatzen dugu. Izen eta sexu aldaketa egiteko eskatzen den “genero disforia” diagnostikoa kentzea aldarrikatzen dugu, eta aldaketa hau etorkin eta adin txikikoen eskura egotea ere. Trans orok osasunerako sarbide unibertsala izatea eskatzen dugu, askatasun, informazio eta autonomia ikuspegi batetatik. Gizon edo emakume bezala haien burua identifikatzen ez dutenen eskubidea aldarrikatzen dugu. Agiri ofizialetan sexua aipamena derrigorrezkoa izan behar ez dela uste dugu. Pertsona trans eta intersexualentzako dauden normalizazio bitarreko mediku-protokoloak desagertzea galdatzen dugu (bizitza errealaren testa, normalizazio genitalerako zirugia etab.)
3. Alderdi politiko eta entrepresen aldetik egiten den hainbat LGTB elkarte eta federazioenerabilera salatzen dugu, borroka politikoa indargabetzen duelako eta aniztasun sexualaren ordezkaritza eragozten duelako.
4. Prostituzioaren estigmaren aurka egiten dugu, nahita egindako lan sexuala lanbide bezala aldarrikatuz, lan- eta gizarte-eskubideak aintzat hartzen nahi dutenentzat, sexuan lan egiten duten etorkinen erregularizazioa lagunduz eta edozein gehiegikeria, indarkeria edo lan-ustiapena ukatuz.
5. Sexu eta genero noranzkoa asilo-eskubidea jasotzeko arrazoia izatea eskatzen dugu, horretarako gaur egun dauden traba guztiak desagertzearekin batera. Atzerritarren Internalekuen, hots, CIE delakoen, abolizioaren alde egiten dugu eta bertan ematen diren transmarikabolloen kontrako gehiegikeriak salatzen ditugu.
6. Eredu monogamikoa eta familia nuklearretik haragoko erlazio era anitzak defendatzen ditugu. Beste erlazio moten aurrean ezkondutakoek dituzten lehentasunak salatzen.
7. Sexualitate publikoaren eskubidea aldarrikatzen dugu, debeku, sekretu eta tabuetatik urrun, intimitatearen txokotik kanpo, gizartearen arlo guztietan eztabaidatua izateko asmoz.
8. Osabetezko sexu hezkuntza plurala aldarrikatzen dugu. Bullying homofobiko eta transfobikoa ekiditzeko neurri eraginkorrak eskatzen ditugu.
9. Arauturik ez diren sexu-joeren merkantilizazioa salatzen dugu, kontsumoak objektu hutsatzat hartzen dituelarik (kapitalismo arrosa), eta transmarikabolloqueer antikapitalistatzat altsatzen dugu gure burua.
10. Sexu, homo, lesbi, bi eta transfobo politikak garatzen duen edozein erakunde politiko edo erlijiosoei finantza publikoa etentzea exigitzen dugu. Halaber gorrotoa bultza eta transmarikabollobifobiko adierazpenak egiten duenari duen kargu-publikotik berehalako baliogabeaz uztea.
11. Komunikabideek arauturik ez diren sexu-joerei buruz egiten dituzten adierazpen urritz eta alderdikorrak salatzen ditugu.
12. Pertsona trans, bakar eta andre lesbianen eskubide ugalgarriak berma daitezela exigitzen dugu; semetasunaren onetsia eta familia eskubidea onar dadila, eskontza errekeritu gabe eta biologiatik at pertsona guztientzako.
13. Giza inmunoeskasiarentzako osasunaren tratamendu integralaren aldeko eginahala oro eskatzen dugu, farmazi-erkidegoen gehigikeriaz eztabaida sakon baten beharra sortuz. Baita ez arauturiko, trans eta andreen gorputzen berezitasuna kontuan hartuz prebentzio eta ikerketa bizia ere demandatuz.
14. Gizaki eta nortasun prekario garen heinean, kapitalismoaren zakarkeria salatzen dugu, lan merkatutik trans, lesbiana, gay eta andreak kanporatuz, diskriminazioa gehiagotzen duelarik.

Gorputzen iraultzari dei egiten diogu, merkatu logikaren gainetik gure gura eta plazerrak azaltzeko.
Sol-eko Transmarikabollo Asanblada
Madrid, 2011.eko ekainak 4

No hay comentarios:

Publicar un comentario